XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D2 edo D1 tarifaren bidez gasa kontratatuz gero, etxebizitzetan urarekin egiten den bezala, kontadore-gela jarri beharra dago, gero etxe bakoitzerako gela honetatik tubo edo hodi bana irten beharko delarik.

Hodiak etxeen fatxadetatik joan beharko dira.

D3 tarifa lortuz gero, kontadore-gela hau ez litzateke egin beharko, etxeetako fatxadetan hodi bat baino ez genukeelarik ikusiko, kontadoreak etxeen lehio parean jarriko bait lirateke.

Gasaren kontsumitzaileen elkartea

Duela hilabete bat, Arrasaten gasaren kontsumatzaileen elkartea eratu zen, Uribe auzoa eta Arrasate dorreko biztanleen iniziatibaz.

Une honetan, elkarteak 2000 bazkide ditu.

Bazkideak Deba Garaiko Mankomunitatea osatzen duten herrietako biztanleak ditugu.

Guztiak D3 tarifa lortu nahian dabiltza.

Elkarteko partaide den Xabier Pagaldai-k adierazi digunez, familia batek urtean 16.000 pta. inguru aurrez dezake D3 tarifa lortuz gero eta 20 etxebizitza nahiko dira kontsumo horretara heltzeko.

Beste leku batzuetan, Madrilen eta Katalunian, hain zuzen ere, horrelako kasurik eman den begiratzen ari dira.

Arrasateko Udalari beren alde jar dadin eskatu diote eta Eusko Jaurlaritza edota Estatuko gobernuari honen inguruko definizioa eskatu diote.

Elkarteko ordezkaritza batek hilabete honen 10ean Naturgas enpresaren gerentearekin bilera burutu zuen, baina jaso zuen erantzunarekin ez dago inola ere ados.

Naturgasek D3 tarifa aplikatzea ezinezkoa dela esaten du, legez kanpokoa izatean, baina honen zergatia argitu gabe.

Beste zenbait arazo Dena dela, tarifena ez da gasaren inguruan sortu den arazo bakarra.

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan adierazi digutenez, gasa instalatzeko orduan ere arazoak sortu izan dira.

Gasa gure sukalderaino heltzea nahi baldin badugu, bi tarifa ordaindu beharko ditugu.

Lehen tarifarekin, gasa leihora arte instalatzea ordaintzen dugu.

Normalean zati hau bakarrik ordaintzen dutenei ez zaie oraindik gasa etxe barruan jartzea interesatzen, baina gerora, agian nahiko dutela eta badaezbada lehen instalazio hori eginda uzten dute.

Gasa sukalderaino edota kalderaraino eduki nahi dutenek, bigarren tarifa ordaindu beharko dute.

Tarifa hau ordaintzean, etxeko tresnek gasa kontsumitu ahal izateko moldatzea ere ordaintzen da.

Arrasateko zenbait familiak bigarren tarifa hau kontratatzean ez zuen berokuntzarik.

Baina, kontratua egin eta gasa jarri bitartean etxean berokuntz-kaldera jartzea pentsatu izan du, gerora berokuntza jarri ahal izateko.

Edozein modutan ere, gasaren instalatzaileak gasa etxean jartzera joan izan direnean, ez diete kaldera hori gasarekin enpalmatu, legalizatu gabe dagoela esanez.

KIUB-OMIC-en lan egiten duen Antton Fernandezek azaldu digunez, kaldera legeztatzeagatik kaldera instalatzaileek 30.000 pezeta inguru kobratzen dute eta arrasatearrek diru kopuru hori ez ordaintzearren, baimenik ez duen norbaiti eskatzen diote kaldera jartzeko.

Ondorioz, kaldera legalizatu gabe izaten dute eta gasa ez diete kalderarekin lotzen.

Beraz, KIUB-OMICen azaldu digutenez, horrelako egoeratan aurki ez gaitezen norberak legezta dezake kaldera, beti ere kaldera jartzen digunak baimena duen instalatzailea izan behar duela kontutan izanik.

Uribe auzoko biztanleak izan dira D3 tarifa eskatzen lehenak.

D3 tarifa lortuz gero, familia batek urtean 16.000 pta. inguru aurrez dezake eta nahiko dira 20 etxebizitza 50.000 termiako kontsumora heltzeko.